Teknologia eta baliabideak

Cafés El Abrak merkatuko ekoizpen-bitarteko modernoenak erabiltzen ditu. Ordenagailuz kontrolatutako zeharkako su bidez txigortzeko makinak erabiltzen ditu, eta horri esker, jatorri bakoitzak behar duen txigortze-kurba berezia ziurtatzen dugu une oro. Izan ere, Cafés El Abran bereizirik txigortzen da Jatorri bakoitza.

Gure txigortze-metodoari esker, jatorri bakoitza baldintza hobezinetan txigortzen dela ziurtatzen dugu, eta, modu horretara, bakoitzaren ezaugarri eta ñabardura berezi guztiak garatzen ditugu, kikaran guztiak dastatzeko ondoren.

Bobinazko ontziratzeko makina automatikoei esker, pisaketa egokia ziurtatzen da eta ontziak hermetikoki itxita geratzen dira, gasgabetzeko balbula batekin, eta modu horretara, kafea denbora luzean baldintza hobezinetan kontserbatzen dela ziurtatzen dugu.

Cafés El Abraren ekoizpenaren ezaugarri garrantzitsuena bere kalitatea da. Horregatik, eskaintzen dituen produktuen artean munduko kaferik onenak aurki ditzakegu, hala nola “Kafe Barietate Bikainen Bilduma”.

Cafés El Abraren produktuak ostalaritzaren merkatuan (HORECA) eta elikagaien merkatuan, kafe-denda espezializatuetan edo goi-mailako elikagaien dendetan (Delicatessen dendak) eskaintzen dira.

Ostalaritzari dagokionez, Cafés El Abrak talde komertzial eta tekniko zabal bat du gure bezeroen esanetara lanean, helburu nagusi batekin: “Cafés El Abraren Goi Kalitateko kafe-aleak aroma eta zapore paregabeen plazera sentiarazteko likido bihurtzea“.