Kafea dastatzea

Kafe kaneladuna

Zailtasuna (0-9): 3

Kanela-zapore freskoa

Osagaiak:
– 4 koilarakada kafe eho
– Kanela-hauts pixka bat
– 2 kanela-txotxa

Prestaketa:
– Kafe expres bat prestatu.
– Beroa dagoela kanela pixka bat gehitu.
– Kanela-txotxa erdi bat jarri kikara bakoitzean.

Kafe daniarra

Zailtasuna (0-9): 6

4 lagunentzat
Osagaiak:
– 4 koilarakada kafe eho
– 4 koilarakada Kumel
– 8 koilarakada esne-krema
– arrautza-gorringo bat

Prestaketa:
– Esne-krema gorringoarekin eta kumelarekin irabiatu.
– Banatu nahasketa 4 kikaretan.
– Isuri kafea bero-bero.
– Azukrea bota nahierara.

Kafe flanbeatua

Zailtasuna (0-9): 9

6 lagunentzat
Osagaiak:
– 1/4 litro rona
– 1/4 litro ron beltza
– 1/4 litro cognac
– 1/4 litro kafe (purua, azukrerik gabe, beroa)
– 25-30 azukre-koskor
– 1 kanela-txotxa
limoi erdi baten azala

Prestaketa:
– Buztinezko kazola ertain baten erdian jarri azukre-koxkorrak.
– Isuri rona, ron beltza eta cognac-a.
– Gehitu kanela eta limoi-azala.
– Alkoholetan jarritako azukreari sua eman eta erretzen utzi hamar minutuz, koilara batekin leunki nahasten den bitartean.
– Garrak txikitzean, isuri kazolan kafe prestatua, nahastu pixka bat gehiago eta burruntzaliarekin zerbitzatu kafe-kikaretan.