Cafés El Abra

José Miguel Santamaría Ipiña jaunak Bilbon (Bizkaia) 1958an sortu zuen Grupo Santamaría Ibarra SL sozietatearen barruko familia-enpresa bat da Cafés El Abra.

Enpresaren lehen urratsak Bilboko Zamakola kaleko 23/25 zenbakietan zeuden lokaletan gauzatu ziren, GRUBER txigorgailu boladun batekin hasieran, eta 60 kg-ko ROURE batekin urte batzuk ondoren. Gaur egun 120/140 kg-koak dira txigorgailuak eta ordenagailu bidez kontrolatzen dira.